Errealeko autobusak eskualdeko herriak zeharkatu ditu Kopako finala baino lehen

Aiurri 2021ko mar. 25a, 12:52

Apirilaren 3an Kopako finala dela medio, Errealeko autobusak tour  bat egin du; Aiztondoko herri guztiak zeharkatu ditu. Ikastetxe ezberdinetako haurrak eta zaleak ere gerturatu dira, argazkiak atera eta animoak emateko. Bertan izan dira ere, Aitor Lopez Rekarte eta Mitxel Loinaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!