Jauregi eta Cencilloren SK Efimeroak ikuskizunerako gonbidapenak, eskuragarri

Aiurri 2021ko abu. 27a, 17:50

Koldobika Jauregi artistak eta Susana Cencillo musikariak SK Efimeroak ikuskizuna eskainiko dute Alkizako Ur Mara museoan abuztuaren 28an, larunbatarekin, 20:00etatik aurrera. Sarrera dohain da, baina aforoa mugatua denez, gonbidapenak eskuratzeko urmara.alkiza@gmail.com helbidera idatzi behar da, izena eta telefonoa emanez. Cencillok Aiurriri 2021eko uztailean eskainitako elkarrizketan adierazi zuenez, tokian-tokian, errepika ezina edo efimeroa den kultur eskaintza egiten saiatzen dira. “Batek eskultura edo margo lan bati ekiten dion bitartean, bestea, musika arte lan prozesu horretara egokitzen saiatzen da. Guggenheimen, Arantzazun, Tabakaleran, San Telmon… aritu izan gara. Oso ekimen aberasgarria gertatzen ari zait, aktuazio bakoitzean zer gerta litekeen ez jakiteak asko hazten baitzaitu inprobisazioaren arloan".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!