Egunean Behin 2022

"Aiurri" taldean Arrutiko sari gozoa zozkatuko da, astero-astero

Parte hartzeak saria ekar diezaioke "Aiurri" taldeko jokalariari. Datozen 11 asteetan Egunean Behineko partida guztiak jokatzen dituztenen artean zozketa egingo da eta taldekide batek opari gozoa jasoko du. 

Ez du zertan aste horretako onena izan behar, esan bezala, Arrutiko saria nori eman zozketa bidez erabakiko baita.

Aurreko denboraldian eskualdeko sagardoa eta Aspilla baserriko produktu ekologikoak zozkatu ziren. Oraingoan, Andoaingo Arruti gozotegiko opari gozoa zozkatuko da.

'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?

  • Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
  • 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
  • Taldera batu eta joka ezazu, animo.

Aiurriko taldearen xehetasunak horiexek dira. Baina Codesyntaxek bere aldetik lehiaketa orokorraren informazioa zabaldu du.

Lehen sarituak urriko lehen astean jasoko du saria

Irailak 27-Urriak 3 asteko zozketaren irabazleak urriaren 4ko astean jasoko du saria. Prozedura berdina izango da lehiaketak iraungo duen asteetan.

 

 

Erlazionatuak

Arruti gozotegiko opari gozoa zozkatuko du Aiurrik, Egunean Behin lehiaketako denboraldi berrian

Eskualdea

Astelehenean, irailak 27, abiatuko da Egunean Behin lehiaketa ezaguna. 11 asteko lehia izango da, eta “Aiurri” taldeko partaideen artea...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!