Irailaren 27an hasita eta abenduaren 12ra bitarte luzatuko da Egunean Behin lehiaketaren 8. denboraldia. Atzoko partidan dagoeneko lehen postuetan ageri zena Jon Iraola Treku zen. Gogoan hartu behar da aurreko denboraldian bera izan zela Euskal Herri osoan aurrealdean ibili zen eskualdeko jokalaria.
Milaka dira lehiaketan parte hartzen ari direnak. Atzokoan, esaterako, 50.000 lagunetik gora aritu ziren lehian.