Panorama honetan, Eusko Jaurlaritzak lehentasunen zerrenda egin du: “Lehentasuna emango zaio osasun-arazo larrien arretari, hots, arnasbideetako infekzioei edo sukarrari, besteak beste, Sintromaren kontrolari eta COVID-19a duten pazienteen arretari”. Eta noiz arte? Osasun Sailak eta Osakidetzak astean behingo jarraipena egingo dut,e eta pandemiaren bilakaeraren arabera ezarriko dira lehentasunak.
Osakidetzara ez deitzeko eskaera
Gaurko agerraldian Sagardui sailburuak ohartarazpena egin du: “Jendeak ez dezala deitu osasun-zentroetara jarraipen-kontsulta mantentzen den ala ez jakiteko. Aldaketaren bat izanez gero, Osakidetzak jakinaraziko du. Osakidetzak kontrakorik esaten ez duen artean, kontsultara joan behar da”.