Tourra eskualdean barrena

2023ko Tourra Aiztondotik eta Beterri-Buruntzatik barrena igaroko da

Aiurri 2022ko urt. 26a, 18:58

Alkizako portuan behera Asteasu, Elbarrena, Aduna, Andoain eta Urnieta zeharkatuko ditu Hernanirako bidean.

2023ko Tourreko ibilbidea aurkezten ari dira, eta bigarren etapa Gasteizen hasi eta Donostian amaituko da. 210 kilometroko lasterketa izango da, Euskal Herriko Itzulian parte hartu duten txirrindularientzat aski ezaguna den ibilbidea osatuz.

Hauxe da Tourrak gaurkoan zabaldu duena. Bideoan klik eginez gero mapa ikus daiteke eta bertan ageri dira Alkizako gaina eta Hernani udalerriak propio aipatuta:

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!