Hona sarituak:
* Andoain: Arixen Carrero Hurtado eta Aimar Murua Poza.
* Astigarraga: Aimar Lizarribar Imaz.
* Hernani: Itxaso Aizpurua Altuna, Uraitz Berrostaran Tovar eta Oier Aranburu Gorostegui.
* Lasarte-Oria: Irati Martija Azpiroz.
* Urnieta: Maite Jauregi Alberdi.
* Usurbil: Alaitz Olasagasti.
Egitasmoa bultzatzen duten Buruntzaldeko udaleko ordezkari politikoek, euskara teknikariek eta bederatzi autoeskolek agerraldia egin dute Andoaingo udaletxean eguardian, eta bertan zozketa egiteaz gain, egitasmoari buruzko zenbat azalpen eman dituzte.
Alexander Huitzi eta Oier Agirresarobe, Andoaingo eta Hernaniko Euskarako zinegotziek adierazi dutenez, 12 urte igaro dira proiektua martxan jarri zenetik, eta denbora horretan 1.192 pertsonek lortu dute gidabaimena euskaraz ateratzea.
Gaineratu dutenez “ezinbestekoa dela belaunaldi gazteei eskolaz kanpoko jarduera erakargarri bezain garrantzitsu hau euskaraz eskaintzea”. Era horretan, autoeskolen inplikazioa eta ahalegina eskertu nahi izan dituzte, “horietako prestatzaileentzat erronka handia izan baita lanketa hori egitea”.
Nolanahi ere, “gauza dezente” daudela hobetzeko ere azpimarratu nahi izan dute. “Terminologia bateratu bat sortzea, eta kalitatezko azterketa ereduak garatzea, besteak beste”. Bestalde, hobetzeko dauden beste arlo gogoratu dituzte: azterketa teorikoan aurrerapausoak emanagatik azterketa praktikoan jarraipena izatea, eta, baliabide teknologikoetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea.
Azkenik, “aurrerapausoak emateko eta euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko jarrera irmoa” erakusteaz gain, datorren maiatzean aurtengo kanpainari ekingo diotela iragarri dute, 2022an 18 urte betetzen duten herritarrei parte hartzeko gonbitea bidaliz gutun bidez.