Eider Rodriguez eta Itxaro Borda, 2021eko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Aiurri 2022ko api. 7a, 10:29

Iturria: 111 Akademia

2021. urteko 111 Akademiaren Saria nori eman erabakitzeko 111 Akademiak hirugarren eta azken bozketa txanda martxan jarri berri du.

Honako hauek izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso zuten zazpi obrak, alegia.: Juan Kruz Igerabideren Doneaneko alaba, Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala, Itxaro Bordaren Euri zitalari esker, Lander Garroren Faith, Irati Goikoetxearen Herriak ez du barkatuko, Kirmen Uriberen Izurdeen aurreko bizitza eta Alberto Ladron Aranaren Mendekuaren hazia.

Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eta Itxaro Bordaren Euri zitalari esker. Bi horien artean hautatu beharko dute sariduna akademiakideek apirilaren 24ra bitartean. Gauzak ondo bidean, Akademiak apirilaren amaieran emango du ezagutzera 2021eko 111 Akademiaren Saria.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!