Uxue Ricon piano-joleak "Txikiludioak" kontzertua emango du Basteron, larunbat eguardian

Aiurri 2022ko mai. 13a, 19:25

Uxue Ricon Ulanga piano-jole urnietarrak  "Txikiludioak" izenburuko kontzertua eskainiko du Basteron, larunbatean, 12:00etatik aurrera. Javier G. Sarmiento konposatzaileak osatutako 24 piezen bilduma da "Txikiludioak", eta era askotako estiloak islatzen ditu bertan, pianismo klasikotik hasi eta jazza bitarte. 

Urnietako musikari gazteak Andoaingo Piano Jaialdiko azken edizioan konposatzaileen arloko Luis Fraca saria irabazi zuen. Orduan Riconek Aiurri-ri eskaini zion elkarrizketan aitortu zuenez, pieza mordoa sortua dauka konposatzaile gisa, estilo propioa garatu duelarik horiekin.

Sarrera sei eurotan jarri da. "Gazte Ordua!" formularekin, hiru eurotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!