Erremonte saio ezberdinak Galarretan, datozen egunetan

Aiurri 2022ko mai. 19a, 07:31

Maiatzaren 21etik 26ra hiru jaialdi iragarrita daude, erremontean.

Maiatzak 21, larunbata. 16:30, Galarreta Jai Alai

1. partida, 35 tantora:

  • Susperregi-Martiarena / Urrutia II-Odei.

2. partida, 40 tantora:

  • Segurola-Barrenetxea IV / Ansa II-Azpiroz.

3. partida, 35 tantora:

  • Etxarri-Zubiri / Loitegi-Labaka.

Maiatzak 23, astelehena. 18:00, Galarreta Jai Alai

  • Ansa II-Juanenea / Aldabe-Larrañaga.
  • Goikoetxea V-Barrenetxea IV / Urriza-Zubiri.

Maiatzak 26, osteguna. 19:00, Galarreta Jai Alai

Erremonte jaialdi girotua, elkartasunezkoa.

  • Loitegi-Ansa / Goikoetxea-Zubiri.

 

Partida gogoangarria aurreko asteburuan

Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak 40-38 irabazi zieten Urriza eta Azpirozi maila handiko partidan. Lauak ikusgarri aritu ziren, eta ordu eta, erdiko borroka baten ondoren. 40-38koa izan zen azken emaitza. Azpimarratzekoa da Urrizak eta Barrenetxeak jokatu zuten partida, baina Ansak ez zuen hutsik egin eta erasoan eta defentsan oso ondo aritu zen. Azpirozek ez zuen ia huts egin partida osoan eta errebote bakarra galdu zuen. Gainerakoan, behin baino gehiagotan altxatu ziren zaleak eserlekuetatik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!