Etxeberri plazan eta San Juan plazan jaia nagusitzen ari zen arratsalde partean, Egape ikastolako jolastoki estalian beranduxeago abiatzekoa da mozorro festa.
San Juan plazan iluntzeko 20:00tarako jendetza batuta zegoen. Udaletxeko balkoitik Sorginek jaiari hasiera eman diote. Une hori iritsi aurretik Bosko Anitz txarangak eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsak kalejira jendetsua burutu dute.
Pregoia botata, Egape dantza taldekoek lau pieza eskaini dituzte San Juan plazan.