Maiatzaren 27tik 29ra ekitaldiz beteriko asteburua Urnietan
Txanbolin txistulari bandaren kontzertua, San Juan plazan

Urnieta

Jaien azken egunean, Txanbolin txistulari banda igo da oholtza gainera, igande eguerdia girotzeko. Eguraldiaren laguntzaz, makina bat herritar gerturatu da San Juan plazara, musikaz eta Egape Dantza Taldeko kideen dantzaz gozatzeko.