Azken hilabeteetan garai bateko gizarte bizitza berreskuratzen ari da Posta Zahar, eta, aurtengo Gazte Afarian, ehunka lagun elkartuko dira. Txartelak azkar batean saldu dira. Hori, zinez, albiste ona da. Errepasa ditzagun azken gazte afariak. 2016ko erronka bikoitza izan zen. Mozorroaz gain, lurralde bateko janaria aurkeztu behar zen lehiaketara. Epaimahaiak hogei plater ezberdinen artean erabaki behar izan zuen. Lanak izan zituzten, baina azkenean lehen saria Italia aldera joan zen
2017ko Gazte Afaria super heroien bilgune bilakatu zen. Heroi gehienak ezagunak ziren, baina ezustea Urnietan bertan sortutako heroiek eman zuten: Supermarimoreek, hain zuzen.
2018an euskal artistak gogoan hartzeko afaria izan zen. Txikiteroak agertu ziren, baina baita pailazoak ere. 2019an tribu urbanoei buruzko afaria izan zen.
Tribuak tribu, helburua festa polita egitea da gazteen arteko giro ederrean.