Hauexek dira sei erakundeak: Bankoa-ABANCA, BBVA, CaixaBank, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Laboral Kutxa. Euskaraldiko koordinatzailearekin eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin agerraldia egin dute Bilbon.
Zabalik dago epea era guztietako entitateek Euskaraldian parte hartzeko izena eman dezaten. Euskaraldiaren bigarren edizioan izena eman zuten entitateak beraien parte hartzea berresten ari direla eta entitate berriak batzen ari direla azaldu dute ekimenaren antolatzaileek. Ariguneak sortzen ari diren entitate guztiei gogoratu diete webgunean eman edo berretsi dezaketela izen-ematea. Era berean, herritarrek irailaren 28tik aurrera ahobizi edo belarriprest roletan izena emateko edo parte hartzea berresteko aukera izango dutela azaldu dute.