“Gerra eta Bakea” ikuskizuna Ur mara museoan, larunbatean

Aiurri 2022ko abu. 17a, 14:46

Cencillo eta Jauregi "Bakardadea" ikuskizunean, Ur mara museoan 2021eko abuztuan

Eskualdeko lau sortzaileek, Susana Cencillok, Beñat Igerabidek, Juan Kruz Igerabidek eta Koldobika Jauregik atondu duten “Gerra eta Bakea” ikuskizuna ikusteko aukera izango da Alkizako Ur mara museoan larunbat honetan, 18:30etik aurrera. Doan da ikuskizuna, baina aforoa mugatu denez, interesatuek urmara.alkiza@gmail.com helbidera idatzi beharko dute, eta mezuan telefonoa jarri.   

Susana Cencillo musikaz, Beñat Igerabide soinuaz eta Juan Kruz Igerabide testuaz arduratuko dira; Koldobika Jauregi, berriz, irudiez eta perfomanceaz.

Ikuskizuna amaitu ostean, Chez nous erakusketa irekiko dute. Gerezi Jauregi, Elena Cajaraville eta Koldobika Jauregi artistek osatu dute erakusketa.

Bestalde, community food afaria antolatu dute, 20 eurotan (begetarinoentzako ere izango da menua). Tokia hartzeko, aipatu korreoan egin behar da erreserba.

Susana Cencillo akordeoi-joleak eta Koldobika Jauregi eskulturagileak SKefimeroak izenburuko ikuskizunak antolatu ohi dituzte maiz. Diziplina askotako ekintza artistikoak izaten dira, eta horretarako eskultoreekin, musikariekin, dantza garaikideekin edo aireko dantzariekin elkarlanean aritzen dira. Bideo-proiekzioaren formatuaz baliatzen dira, eta ikus-entzuleekin elkar eragitea dute gogoko.

Urrutira gabe, 2012ko abuztuan, Bakardadea izenburuko ikuskizun irudikatzaile eta ludikoa eskaini zuten Ur mara museoan bertan. Egun hartako kronika eta bideo zati bat, ikusgai dago sarean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!