Elikagaien bilketa kanpaina saltokietan, gaur, ostiralarekin, eta bihar

Aiurri 2022ko aza. 25a, 10:50
Virginia Hernandez eta Olga Martin, Andoaingo boluntarietako bi, goizean goiz jarri dira BM saltokian

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak kanpaina solidarioa abian jarri du azaroaren 25 eta 26rako, eta eskualdean hainbat boluntarioek eta saltokiek ere bat egin dute berarekin. Horrela, bi bilketa-mota jarriko zaizkie herritarri aukeran: saltokietan dauden boluntarioei zuzenean erositako elikagaiak eman, edota, kutxatik pasatzerakoan eskudirutan egin, bonoen bidez.

Hain zuzen, jakien dohaintzetarako prestatutako standetan boluntarioak egongo dira, eta horiek poltsak banatu, elikagaiak bildu eta sailkatzen ariko dira. Boluntariorik ez badago, orduan bonuen bidez egin daiteke dohantza; bonoen sistema abenduaren 6ara bitarte luzatuko da.

 

Zein saltokietan:

* Andoain:

- Presentzialki: BM (La Salle Hiribidea 10) eta SuperAmara (Gudari Etorbidea 36).

- bonoak: Eroski (Zumea plaza), Eroski City (Ondarreta 10), eta

 

* Urnieta:

- Bonoak, BM (Etxeberri plaza 1) eta Eroski (Herreros kalea 2).

 

* Villabona:

- Presentziaki: BM (Malkarra Plaza).

- Bonoak: Eroskin (Kale Berria 28).

 

* Zizurkil:

- Bonoak: Eroski (Bulandegi bidea 13).

 

 

Eman daitezkeen elikagaien zerrenda

- Arroza.

- Pasta.

- Lekaleak.

- Esnea.

- Galletak.

- Olioa.

- Kontserbak.

- Azukrea.

- Kakao disolbagarria.

- Haurrentzako elikagaiak.

Antolatzaileek ohartarazi dutenez, ezin da kristalean ontziratutako elikagairik eman.

 

“Jatea, ezin baita luxu bat izan”

"Jatea, ezin baita luxu bat izan" da 2022ko Elikagaien Bankuko Bilketa Handiaren eslogan ofiziala. Aurten Gipuzkoa osoan egingo den kanpaina handiak iazko zifrak (513.000 euro inguru, bonuetan) gainditzea eta laguntza horrekin 20.000 onuradun baino gehiagorengana iristea espero dute herrialdeko arduradunek.

Azkenik, boluntarioen taldeak herritar guztiak animatu nahi ditu azaroaren 25ean eta 26an “bilketa-guneren batera joan daitezen, eta bakoitzak ahal duena eman dezan elikagairen bat erosiz edo ekarpen ekonomiko bat eginez”.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!