Gabonak | Aiztondo

Oria merkatari elkartearen eskutik, asmatu prezioa lehiaketa martxan da

Irune Alfonso 2022ko abe. 20a, 21:00

Asmatu prezioa lehiaketa abiatu dute Oria merkatari elkarteko kideek. Bertan parte hartutako kideek urtarrilaren 5an jakingo dute zein izan den irabazlea. 

Asmatu prezioa lehiaketan parte hartzeko hurrengo pausuak eman beharko dira: 

  1. Egin erosketak Villabona-Zizurkilgo dendetan eta lortu zure txartela
  2. Idatzi erakusleiho osoaren prezioa (Rural kutxan dago ikusgai)
  3. Kanpainari atxikitako saltokietan zure apustua utzi
  4. Gehien hurbiltzen denak (pasatu gabe) erakusleiho osoa eramango du

Haurrentzat ere beste lehiaketa bat jarri dute abian; egunero erroskila bat ezkutatuko dute Villabona-Zizurkilgo erakusleihoetan eta hori bera aurkitzea da helburua. Aurkitutakoan haurrak bere izena eta telefono zenbaki bat utzi beharko du, horrela, urtarrilaren 7-8an Gure Zirkura joateko sarrera bikoitz baten zozketan sartuko baita, guztira, hiru saridun izango dira. 

Lehiaketaz gain, etxeko txikientzat hainbat jarduera antolatu dituzte abenduaren 26tik 30era, hala nola; eskulanak zirku tailerrak, munduko jolasak, ipuin kontalariak eta xakea. 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!