Gabonak | Aiztondo

Urte amaierako lasterketak

Xabier Lasa 2022ko abe. 26a, 07:00

Villabona eta ZIzurkil arteko lasterketa, artxiboko irudian.

Lasterkarientzat urtea amaitzeko hitzordu berriak iragarrita daude Villabona eta Zizurkil artean eta Andoainen.

ABENDUAK 30 | Asteasu

Arratsalde atsegina igarotzeko plana antolatu dute, kros solidarioaren baitan. Plazan bertan egingo dute izen-ematea, 16:00tan hasita. Gaztetxoenak 16:30an hasiko dira.

Kros Solidarioa: El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen alde. Irteera: Plaza. Ordua: 16:30.

ABENDUAK 31 | Andoainen, goizez

5,3 kilometroko ibilbidean, Bastero eta Etxeberrieta auzoen artean lasterka ariko dira. Lasterketari festa izaera eman nahi dio antolakuntzak eta lasterkariak mozorrotzeko deia egiten du. Lasterketaren emaitza eta sailkapenari baino, parte hartzeari emango zaio garrantzia. Sari bereziak zozketatuko dira parte hartzaileen artean. Kronoak.com webgunean eman behar da izena.

San Silbestre lasterketa: Irteera: Zumea plaza. Ordua: 11:30.

ABENDUAK 31 | Zizurkil-Villabonan, arratsaldez

Lasterketa aitzindaria da. Inguruko herri handiagoetan lasterketarik egiten ez zenean San Silbestre lasterketa antolatzen hasi ziren. Bidegilea da, eta ibilbide horretan edizio berria egingo dute aurten. Zizurkilgo Urkamenditik abiatuko da, arratsaldeko 16:00tan.

San Silbestre lasterketa: Zizurkil-Villabona. Irteera: Urkamendi. Ordua: 16:00.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!