[Andoain, Urnieta, Aiztondo]

Sarek antolatu duen manifestaziorako autobusen irteera

Aiurri 2023ko urt. 3a, 08:20

Larunbat honetarako manifestazio jendetsua antolatuko du Sarek Bilbon, presoen eskubideen eta Euskal Herriratzearen alde. 

Bus irteerak eta izen-ematea:

  • 15:00 Urnieta: Idiazabal kalea. Matxo tabernaren parean. Ezeiza etxean (Poxta) eman daiteke izena autobus hortan joateko. 
  • 15:00 Andoain: Makaldegia. Irunberrin eman daiteke izena.
  • 15:00 Aiztondo: Villabonako Kiroldegiaren pareko bus geltokia. Iratzarren eman daiteke izena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!