Inauteriak 2023

Villabona eta gero, Aiztondoko gainerako herriak murgilduko dira inauteri festan

Aiurri 2023ko ots. 17a, 08:36

Zizurkil, Asteasu, Aduna eta Larraul udalerrietan gaurkoa da egun seinalatua. Bazkalostean inauteri festa ospatuko da herri bakoitzean.

Ikastetxeen eskutik iritsiko da inauteria herri guztietara. Atzokoan Amasa-Villabonen piraten abordaia ospatu zuten, eta gaurkoan kolore eta izaera ezberdinetako mozorroak ikusiko dira Aiztondoko kale eta plazatan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!