"Etxera eguna!" egingo da  Amasa-Villabonan

Mikel Arberas 2023ko mar. 18a, 10:00
Aiztondoko eta Buruntzaldeako Sarekideak.

Martxoaren 25ean, "Etxera Eguna!" ospatuko da, presoen eskubideak aldarrikatu eta elkartasuna adierazteko

Aiztondoko eta Buruntzaldeako Sarekideek elkartasun ekimena antolatu dute hilaren 25erako. Izan ere, ezinbestekotzat dute euskal presoen eskubidea bermatzea, eta, hari horri tiraka, horien gerturatzea eta oinarrizko beharrizanak aldarrikatzea: "Sumatu genuen eskualdean, oraindik ere, preso ugari zeudela eta, beraz, beste herri batzuekin, ekimen bateratu bat egin zitekeela"".

Aurrerapausoen beharra

Sarekideek aipatutakoaren arabera, zenbait preso gerturatu dituzte jada, baina badaude egoera gogorrean espetxeratuta daudenak ere; horietako bi dira Ainhoa Ozaeta andoaindarra eta Gregorio Eskudero oriotarra. Lehena Parisko Reau-en espetxeratua dago, ia 900 kilometrora, "zigor are handiagoa pairatzen ari da Ainhoa, urrutien dagoen euskal presoa delako. Zergatik? Euskal Herritik gertu emakumeentzat prestatutako modulorik ez dagoenez, ezin dutelako gerturatu". Bigarrena Palentzian gartzelaratua dago, gutxi gorabehera, 350 kilometrora eta 70 urterekin, 21 urte giltzaperatuta egon ostean. Kasu larrienak aipatu diren arren, beste hainbeste dira, gertuago egonda ere, espetxean daudenak.

Egoerak bultzatuta, iazko helburu berarekin, hilaren 25ean hainbat herritan hasi eta Amasa-Villabonan amaituko den ekitaldi handi bat antolatu dute Sarekideek.

Etxera eguna!

Goizean mendi martxa egingo da hainbat herritatik hasita eta Amasa-Villabonan amaituko da. Ondoren, bazkaria egingo da herrian eta, arratsaldean, guztientzako jarduerak egongo dira. Bazkarirako tiketak salgai egongo dira 20 eurotan helduentzako eta 8 umeentzako.

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!