Hitzorduak:
- Apirilak 15, larunbata
- 10:00 Behobiako zubia.
- 11:00 Biriatuko udaletxea.
AHTren aurkako mugimenduaren deialdia:
Euskal Herriko AHTren aurkako mugimenduak, Iparraldekoak zein Hegoaldekoak, hogeita hamar urteko borrokaren ondoren, bere konpromisoa berretsi nahi du, Euskal Herriaren historiako proiektu suntsitzaile, xahutzaile eta anti sozialena behin betiko geldiaraztea lortu arte. Dei egiten die Euskal Herriko pertsona zein talde sozial eta sindikal guztiei, apirilaren 15ean, larunbata, goizeko 11:00etan, Biriatuko udaletxearen aurrean egingo den ekitaldian parte har dezaten –aurretiazko hitzordua goizeko 10:00etan Behobiako zubian–. Gainera, ekitaldi horretan 30. urteurren honetarako programatutako jardueren berri emango da eta konpromiso horrekin bat egin duten taldeen zerrenda ezagutaraziko da.
Ekitaldian Oreka TX txalapartariez gain, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsotan izanen dira.
30 URTEKO BORROKAREN ONDOREN, AHTAREN AURKAKO KONPROMEZUA BERRETSI DEZAGUN! DENOK BIRIATURA!Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsotan izanen dira. pic.twitter.com/BRD87F2VF8
— AHT Gelditu! (@ahtgelditu) April 11, 2023