Gazte Festak 2023

Urnietatik eta Andoaindik igaroko da Lasarteko Zirkuituko Mendeurreneko Rallya

Aiurri 2023ko ekainaren 1a

Lasarteko Zirkuituaren Mendeurreneko Rallya izango da datorren asteburuan, RACVNk eta Espainiako Ibilgailu Zaharren Federazioak (FEVA) antolatuta. Bertan, 43 auto klasiko eta balio historiko handiko 8 motozikleta izango dira, guztiak 1936. urtea baino lehen egindakoak.

Rallyaren formatuak bi jardunaldi izango ditu, eta parte-hartzaileek bi ibilbide egingo dituzte: bata, kontzentrazioa, eta bestea, zirkulazio irekia. Bada, azken horretan, Urnietati keta Andoaindik pasako dira, 11:30-12:30 bitartean (gutxi gorabeherako ordutegia).  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!