Asier Tejadok irabazi zuen Slalom-a, Gazte Festetan

Aiurri 2023 eka 06 Urnieta

Asier Tejadok eskuratu zuen garaipena Urnietako Slalomean. Ekainaren 3an, larunbatarekin, Erratzuko Esnelat ondoko parkinean bildu ziren motorzaleak, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean, parte hartu zuten 18 pitoloen erakustaldiaz gozatzeko, Xoxoka Motor Klubak antolatuta. Gainera, puntuagarria izan zen Euskadiko txapelketarako.