Arrietak eta Urruzolak eman dute Poxta Zaharren Kontzejupeko pala txapelketaren irabazle txapela. Bigarren postuan, Ugalde eta Garmendia gelditu dira, eta, aldiz, hirugarren Alonso eta Ramos. Gazte Festei hasiera emateko, kontzejupean bildu dira antolatzaileak eta palazaleak arratsaldeko 17:30ean. Bero handia egiten bazuen ere, giro ederraz gozatzeko aukera izan dute.