Gazte Festak 2023

Asier Tejadok irabazi zuen Slalom-a, Gazte Festetan

Aiurri 2023ko eka. 6a, 10:18

Asier Tejadok eskuratu zuen garaipena Urnietako Slalomean. Ekainaren 3an, larunbatarekin, Erratzuko Esnelat ondoko parkinean bildu ziren motorzaleak, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean, parte hartu zuten 18 pitoloen erakustaldiaz gozatzeko, Xoxoka Motor Klubak antolatuta. Gainera, puntuagarria izan zen Euskadiko txapelketarako. 

Hala, honako hau izan zen sailkapena:

Asier Tejado (Car cross Yakar)
Daniel Correia (BMW 320i)
Eneko Correia (BMW 320i)

1 maila / Clase 1: Xabier Aguirre (Opel Corsa Gsi)
3 maila / Clase 3: Daniel Correia (BMW 320i)
4 maila / Clase 4: Asier Tejado (Car cross Yakar)
Junior: Mikel Urionabarrenetxea (BMW 320i)

Euskadiko Automovilismo Federazioaren argazkiak dira guztiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!