Gazte Festak 2023

Slalom-a antolatu du Xoxoka Motor kirol klubak, Gazte Festetan

Aiurri 2023ko mai. 31a, 10:16

V. Slalom-a antolatu du Xoxoka Motor kirol klubak, Gazte Festen egitarauaren barruan. Hala, ekainaren 3an, larunbatarekin, Erratzuko Esnelat ondoko parkinean bliduko dira motorzaleak, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean, parte hartuko duten 18 pitoloen erakustaldiaz gozatzeko. Gainera, puntuagarria izango da Euskadiko txapelketarako. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!