Ohiturak agindu bezala, kalera atera dira Kantazauneko kideak, iluntzea ailegatzearekin batera. Hala, arratsaldeko 19:00etan abiatu dira Etxeberri plazatik, festa-giroan murgildutako Urnietari euskal doinuak ipintzeko. Esate baterako, Mikel Laboaren "Izarren hautsa" kantua aukeratu dute beren hitzorduari hasiera emateko.