Herriko hainbat tabernarekin adostuta, pintxo-lehiaketa antolatu du Poxta Zaharrek. Hala, gaur, arratsalde osoan, herriko zenbait tabernaren pintxoa dastatzeko aukera izan dute urnietarrek. Gainera, bertso-eskolako kideak egon dira hitzordua girotzen: Aballarri, Guria, Matxo, Iparralde, Frontoi eta Kantoi tabernek hartu dute parte. Gauean, kontzertuak baino lehen jakinaraziko da zein izan den irabazlea.