Alkizako gaina zapaldu ostean, tropela Asteasu aldera jaitsiko da. Hori dela eta, Asteasu eta Villabona arteko errepidea itxita egongo da, 12:30ean hasi eta 16:30ak arte. Tourrarekin segurtasun handiak handiagoak dira, eta Euskadin barena errepideak bost ordu lehenago itxiko dute.
Aurrez egin beharko da antolaketa lana, nork bere etxean. Izan ere, uneoro Ertzaintzak egingo du trafikoaren kontrola. Asteasuko Udalak ohar zehatza zabldu du: “Ertzaintzak kontrolatuko ditu errepideak eta ordutegi horretan ezingo da beste bide alternatiboetatik ere sartu edo atera (Petasagasti aldea, Idarretatik Zizurkilera, Zabale Baserrietako bidea edo beste edozein mendibideetik ere)”.
Alkizara doan bidea, bezperatik itxita
Soilik bertako biztanleek izango dute bertatik igarotzeko baimena.
Tourraren karabana
Antolatzaileen aurrikuspenen arabera, kotxe barabana 13:57an igarotzen hasiko da. Eta lasterketa 15:38tan.
Asteasutik ateratzeko, Aiako bidea
“Asteasutik derrigorrez atera beharko bazenute, Aiako bidea irekita egongo da”. Hori da Udalaren gomendioa