Tren zerbitzuan emandako azken aldaketen galdera egin du EH Bilduk, Espainiako Senatuan

Aiurri 2024ko mai. 2a, 12:17

Astelehenean hasita, tren zerbitzua nabarmen murriztu da Brinkola-Irun artean. Horrek erabiltzaileen eta gizarte eragileen kexa eragin du. EH Bilduk Senatura eraman du auzia.

Aldiriko tren zerbitzuaz galdera luzatu du EH Bilduk, Espainiako Senatuan

EH Bildu:
Abiadura Handiko Trenaren lanak direla eta, RENFEren tren zerbitzuan arazo ugari izan dira azken hilabeteetan. Egoera hori konpontzeko asmoarekin, EH Bilduren senatari Gorka Elejarrietak, Olaia Duartek eta Mario Zubiagak hainbat galdera erregistratu dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!