EH Bilduk hainbat ideia azpimarratuko ditu, kanpaina honetan: "Euskal Herriaren ahotsa izango gara Europan; herrien Europaren eta autodeterminazio eskubidearen alde, langileen, gazteen, emakumeen, pentsiodunen... eskubideak defendatuko dituen ezkerreko politika sozial eta justuen alde, eta batez ere gorantza doan ultraeskuinari eta faxismoari tinko aurre egiteko...".