Botoen erdia jaso du EH Bilduk, Aiztondo bailaran

Aiurri 2024ko eka. 10a, 07:55

EH Bilduren nagusitasuna argia da, botoen % 50,30 eskuratu baitu. Atzetik doazkio EAJ-PNV (% 17,78) eta PSE-EE (% 17,14). Aiztondon, Podemos Sumarren aurretik geratu da.

Gipuzkoan EH Bildu lehen indarra da, eta lidergotza hori Aiztondoko udalerrietan ageriko da. Interes gutxi sortzen badute ere, botu-emaileek hauteskunde hauetan zilegitasuna EH Bilduri eman diote. Gertuko nahiz urruneko erakundeetan, ezker koalizio soberanista nagusi da.

Bost udalerrietako botoen batura

Aduna, Amasa-Villabona, Asteasu, Larraul eta Zizurkil udalerrietako emaitzen batura argia da:

  • EH Bildu 1.960 
  • EAJ-PNV 693
  • PSE-EE 668
  • PP 158
  • Elkarrekin Podemos 91
  • SUMAR 70
  • VOX 55
  • Se acabo la fiesta 31

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!