Saretzen EITB eta TOKIKOMeko toki komunikabideen arteko lankidetza programa bat da, eta bere helburua da datu-kazetaritzako tresnak erabiltzea hainbat gai aztertzeko maila nazional zein lokaletik. Orain arte immigrazioa, eguraldia eta banketxeak aztertu dituzte lan-taldeko kideek. Ekainaren 18an argitaratuko den olatu berrian, berriz, maskotak hartuko hizpide: maskoten populazioa Hego Euskal Herrian, maskotentzako zerbitzuen presentzia, alorreko profesionalekin elkarrizketak… EITBko medioetan ez ezik, maskoten inguruko lan horiek honako toki komunikabide hauetan aurkitu ahalko dira ekainaren 18tik aurrera:
- Aiurri
- Alea
- Anboto
- AzkoitiaGUKA
- AzpeitiaGUKA
- Begitu
- GiTB
- Goiena
- Guaixe
- GUKA
- Hiruka
- OrioGUKA
- ZarautzGUKA
- ZumaiaGUKA