Atzokoan, jai-eguna izanda ere, beharginak lanean ari ziren. Antza, gasolina eskaintzeko tresneria prest dago. Ireki aurretik taberna-jatetxea eta beste hainbat zerbitzu eskainiko dituen eraikina amaitu gabe dagoela dirudi. Kamioien aparkalekuan eta garbiketa-zerbitzuan ere lanean ari dira oraindik.
Jabeek iragarri dutenez, "Espainiako gasolindegi handiena izango da" Urnietakoa. Aldi berean 24 kamioiri zerbitzua emateko aukera izango du.
Urnietan, Ergoien auzoan dago gasolindegi berria Andoain udalerriarekin mugan.