Denetik izan du Xabier Usabiaga kazetariak aurkeztu duen ekitaldiak: eskualdeko txirrindulari gazteek egindako pasilloa bi omenduei, ohorezko aurreskua herriko dantzari gazteen eskutik, Amaia Agirreren bertsoak, edota, hainbaten hitzartzeak (bi omenduek ez ezik, Kristina Mendikute alkateak eta Danena Txirrindulari taldeko Ana Usabiagak eta Jon Goikoetxeak).
Bi omenduek oroigarriak jaso dituzte Adunako Udalaren eta Andoaingo eta Danena Txirrindulari Eskoletako ordezkarien eskutik.
Izaro Etxarri Aranburuk Txinan ospatu diren Munduko Pista Txapelketan zilarrezko domina eskuratu du. Eñaut Urkaregi Sanz larrauldarrak, berriz, bosgarren sailkatu zen omnium proban eta Adunan ere txirrinduzaleen omenaldia jasoko du.