Bilboko Maiatzaren Biko kalean jarri dute plaka-oroigarria, hain zuzen. Plaka jartzeaz gain lore eskaintza egin zuten. Bertan izan ziren, Juan Mari Aburto alkatea, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topagunearen zenbait ordezkariak eta David Salbadorren seme Mikel eta David.
David Salvador, zortzi biktimetatik lehena
70 eta 80ko hamarkadetan Buruntzaldean estatu aparatuen konplizitatearekin Buruntzaldean 70 eta 80ko hamarkadetan mugitu ziren talde eskuindar armatuen (Triple A, BVE…) lehen biktima izan zen David Salbador.
“Heriotzaren Triangelua” deitu zitzaion Buruntzaldeko eskualdeari sasoi hartan, gertakizun lazgarri haiek zirela medio. Salvadorren eta aipatu talde armatu horien jardunaren inguruko erreportaje zabala, Aiurrik argitaratu zuen 2019ko urriaren 22an. Hemen, irakurgai.
Frankismoaren aurkako kereilan jasota
2019eko ekainean, orduan alkate zen Ana Carrerek, Andoaingo Udalaren izenean, frankismoaren krimenen aurkako kereila aurkeztu zuen Tolosako epaitegian, eta bertan, besteak beste, David Salbadorren eta Buruntzaldeko beste hainbat biktimen kasua jaso zuen.
Kereilak, oroimen historikoaren aldeko “Oroituz, Andoainen” elkarteak atondu zuen txostena izan zuen oinarri. Txostenak, frankismoak Andoainen 1936-1980 epean eragin zituen giza eskubideen makina bat bortxaketa jaso zituen, eta besteak beste, Salvadorren kasua ere jasotzen zuen. Tolosako epaitegiak atzera bota zuen kereila, biltzen zituen urraketa kasuak preskribituta zeudela argudiatuta. Beste horrenbeste egin zuen Donostiako Auzitegi Probintzialak segidan, eta une honetan, Epaitegi Konstituzionalak zer erantzungo zain dago kereila.