Haizetea

Haizeteak Aiztondon utzi dituen irudiak

Aiurri 2024ko aza. 24a, 16:54

Alerta laranja ezarrita zegoen gaur goizerako, haize bortitzagatik. Iragarpenak bete egin dira eta hainbat eragozpen eragin ditu haize zakarrak. Villabonan, zenbait zuhaitz bota ditu eta, Kale Nagusiko zati bat itxi egin behar izan dute, arriskuak saihesteko. Zizurkilen, kafetegi bateko kristalak hautsi ditu haizeak, eta hainbat zuhaitzetan kalteak eragin. Larraulen, bertan behera utzi behar izan dituzte Kultur Asteko gaurko ekitaldi guztiak.

Arratsaldeko 15:00etan amaitu da alerta laranja eta haizea baretuz doa dagoeneko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!