Tolosako Ama jatetxeak Michelin Izarra jaso du

Aiurri 2024ko aza. 27a, 12:38

Argazkia: Javi Carrion / Europa Press

Asteasuko Gorka Rico eta Amasa-Villabonako Javi Rivero sukaldariek jaso dute Michelin Izarra. Atzo izan zen ekimena Murtzian. 

Iaz, Madrid Fusion topaketako "sukaldari errebelazio" saria irabazi zuten eta Aiurrin egindako elkarrizketan, honakoa esan zuen Riverok: "Michelin Izarra etorkizunean etortzen bada, eta, horrelako inpaktua eta oihartzuna sortzen badu, gustura jasoko dugu, baina guztiontzat izango da, ez guretzat soilik."

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!