Distantzia laburrean errege da Javi Menta. Alde handia atera zuen goizean, Andoaingo proban: bigarren eta hirugarren sailkatuak 18 segundura iritsi ziren. Aurkaria, izatekotan, bere burua dela dirudi. Zizurkil eta Villabonakoan ere aldea ez zen txikia izan: 20 segundu.
Aurten hainbat proba irabazi ditu Zumeatarra taldeko kirolariak eta urtea biribiltzeko bat ez baizik eta bi proba irabazi zituen.