Ginkana haurrentzat, Aiztondo Klasikoari ekin aurretik

Aiurri 2025ko mar. 7a, 07:54

Aitzondo Klasikoa 10:30ak aldera abiatuko da Adunako plazatik. Lehenxeago, ginkana antolatu dute haurrentzat. Hitzordua pilotalekuan jarri dute, lasterketaren irteeratik metro gutxira.

Haurrak bizikleta eraman dezatela, horixe da betebehra bakarra. Gainerakoan, tarte polita igaroko dute Adunako pilotalekuan. Eta, adi, zeren eta parte-hartzaileentzat sorpresa txikia antolatu dute.

Ginkana amaituko da lasterketari hasiera ematearekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!