Urnietan, maiatzaren 1etik aurrera
Maiatzaren 1etik aurrera izango da aukera txapa jasotzeko, Gazte Informazio Bulegoan zein Lekaion. Antolatzaileek maiatzaren 9an, 10ean zein 11n postua jarriko dute kalean, txapak banatzeko.
Andoainen, maiatzaren 5etik aurrera
Andoaingo Euskaraldia Batzordeak txapak banatzeari ekingo dio, maiatzaren 5etik aurrera. Zumea kalean Ernaitza liburudenda zaharraren atarian egingo dute. Egun horretaz gain, maiatzaren 9an ere XaxaFest jaian bertan ere eskuratzeko aukera izango da. Aita Larramendi ikastolako familiek, aldiz, etxeko seme-alaben bitartez eskuratuko dituzte txapak.