Landa-ostatuak, abuzturako aukera aproposa bisitari askorentzat

Aiurri 2025ko abu. 11a, 07:00

Enbutegi landa-etxeko logela.

Nekatur elkarteak adierazi duenez, turismo sektore horretan azken 3 urteetako okupazio-ehunekorik handiena izango da abuztuan.

Nekatur Euskadiko landa-ostatuen elkarteak emandako datuen arabera, abuztuko okupazioaren ehuneko erreala %71,11koa da, azken orduko erreserben zain. Datu hori, azken urteotako onena da, 2021eko abuztuan lortutako % 72,61era hurbiltzen baita.

Urnietan sei aukera daude

Dozena erdi bat aukera dago Urnietan: Altziber berri, Basitegi, Bidegurutzeta, Enbutegi, Kostegi eta Montefrio.

Nekaturreko kideak Aiztondo bailaran

Asteasun, Lizolagoiena, Saskarate eta Ugarte; Amasa-Villabonan, Alustiza eta Urresti; Adunan, Zabale.

Gelakako alokairua nagusitzen da

Nekaturreko landa-ostatuak 3 tipologiatakoak dira: nekazalturismoak, landa-etxeak eta landa- apartamentu turistikoak. Horien barruan, “gelakako alokairua” da eskaintzarik handiena duena, eta, beraz, gehien eskatzen dena ere bada.

Bidaiari-tipologiaren arabera, gehienek bikoteka bidaiatzen dute (% 46), eta, ondoren, familian edo 3-5 pertsona arteko taldeetan bidaiatzen dutenak daude (% 28). Talde handiak, 6 pertsonatik gorakoak, erreserben % 20 dira, eta gainerako % 7a bakarrik doazen bidaiariei dagokie.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!