Igande eguerdian proiektatuko dute "Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala

Aiurri 2025eko abenduaren 27a

Aurtengo herriko jaietan, atzoko eta gaurko dantzari eta musikariak bildu ziren plazan, dantza berreskuratu zeneko 50. urteurrena ospatzeko

Elizan, abenduaren 28an, igandearekin, 12:30etik aurrera ikusi ahal izango da Aitor Arruti zuzendariak atondu duen "Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala. Abenduren 20an estreinatu zuten Andoainen, Basteroko auditorioan, eta oso kritika onak jaso zituen ikusleen aldetik.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!