Ikustaldia bukatu ondoren, Adunako eta Andoaingo Axeri Dantzaren hainbat eragile plazan bildu dira argazkirako.
Guztiek ere gogoan hartu dute 1975ean, Axeri Dantzaren berreskurapenean, nola izan ziren ezinbestekoak Adunako Faustino Sorondo eta David Zabala dantzari zaharren testigantzak. Era horretan, haiei eskerrak emate aldera, keinu gisa, lehenbizikoa bizi izan zen Segotegi etxe aurrean jarri dira argazkia ateratzeko.
