Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) antolatuta, bi manifestazio egingo dira urtarrilaren 31n, Bilbon bata eta Iruñean bestea, “Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka” lelopean.
Manifestazio horien nondik norakoa azaltzeko, Andoainen zein Urnietan agerraldiak egingo dituzte urtarrilaren 10ean, larunbatarekin, eguerdiko 12:00etan hasita. Gaztetxean izango da Andoaingoa, eta udal pilotalekuaren atarian Urnietakoa.
Andoainen egun osoko egitaraua prestatu dute. Horrela, eguerdian, manifestazioren aurkezpena egin ondoren, “Atzo eta gaur Andoain faxismoaren aurka” izenburua daraman argazki-erakusketa irekiko dute. Iluntzean, berriz, mojitoez eta pintxoez gozatzeko aukera edukiko dute DJ Sussyk girotuta, 20:00etatik aurrera. Azkenik, 22:30etik aurrera, kontzertu-gaua izango da, DJ Dreamsekin (Andoain) eta La Traba Producciones (Vallecas) eta Noches de Macarreo (Mostoles) taldeekin.
Bestalde, eskualdean, abenduaren 19an Amasa-Villabonan egin zuten Tolosalde mailako aurkezpenaren gaineko informazioa, hemen.

