Andoainen, Gaztetxean egin duten ekitaldian, GKSko kide batek adierazi du faxismoa gora doala, Euskal Herria ez dagoela joera horretatik salbu, eta kalean aurre egin behar zaiola.
Faxismoaren aldeko apustua egin duela oligarkiak, biak ere eskutik emanda doazela eta estatu autoritarioa defendatzen dutela esan du mundu mailari begira egin duen analisi politikoan. “Langileen eskubide kolektiboak ezeztatu, polizia indarrek botere eta inpunitatea handitu, eta, militarizazioa bultzatzen” dutela gehitu du.
Faxismoa definitzerakoan, esan du “langile klasearen, herri zapalduen, emakumeen eta kolektibo minorizatuen aurkakoa” dela, eta “ideia matxistak, arrazistak, supremazistak, ultranazionalistak, gerrazaleak, inperialistak, eta oro har, klasistak eta baztertzaileak” dituela.
“Eremu parlamentariotik haratago, antolakunde ideologiko faxistak nahiz kale mailako talde biolentoak ugaritzen” ari direla gaineratu du. Eta aldi berean, ohartarazi du euskal nortasunaren izenean aritzen den faxismoa agertzen ari dela azken aldian, “sare sozialetan nahiz kaletako hormetan mezu arrazista, supremazista edota matxistak zabaltzen ari da”.
Argazki-erakusketa
Hitzartzearen ostean, “Andoain atzo eta gaur faxismoaren aurka” izenbiruko argazki-erakusketa zabaldu dute. Andoaingo herritar antifaxistek, bi epealdi historikoetan, 1936ko kolpe-militarraren eta Franco hil osteko oldarraldi ultraeskuindarraren aurka kalean erakutsitako erantzun aktiboa islatzen dute erakusketako argazkiek, antolatzaileen esanetan.
Eguna amaitzeko, musika emanaldiak
Urtarrilaren 31ko bi manifestazioei begira GKS mugimenduak Gaztetxean antolatu dituen egun osoko ekitaldiei amaiera emateko, musika iragarri dute ilunabar-gauerako.
Bertan parte hartuko duten musika taldeen edota DJ desberdinen gaineko informazioa, hemen.
