Bi talde osatu dira Aiztondon. Bien artean lehiatu beharko dute txapelketako lehen fasean. Otsailaren 20an izango da saio hori, Villabonako Aljiben, 19:00etan hasita.
Aiztondo (Asteasu-Larraul-Zizurkil)
- Bertsolariak: Beñat Zeberio, Oibar Olano, Jexux Mari Irazu eta Unai Mendizabal.
- Gai jartzailea: Amaia Agirre.
- Epailea: Igotz Alkorta.
- Ordezkaria: Ixiar Eizagirre.
Villa Amasa (Amasa-Villabona)
- Bertsolariak: Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Aratz Arzelus eta Izar Zelarain.
- Gai jartzailea: Ander Goikoetxea, Iñaki Otaegi eta Arkaitz Arretxe.
- Epailea: Beñat Karrera, Joseba Otegi eta Zigor Leunda.
- Ordezkaria: Aratz Arzelus eta Beñat Iguaran.
Talde bakarrak egingo du aurrera eta, eskualdeko beste taldeen aurka lehiatuko dira ondoren. Tolosaldeako finala martxoaren 27an jokatuko da, Alondegian. Final handia berriz, maiatzaren 30ean jokatuko da Aiako probalekuan. Finalaren egunak lehen fasearen esentzia mantendu nahi du eta bertso-bazkari erraldoi formatuan planteatuko da. Azken faseetarako txartel guztiak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira salgai martxoan.
Txapelketako final handia Aian jokatuko da, maiatzaren 30ean.