Angel Navas, SK Efimeroak eta Elena Cajaraville artisten parte hartzearekin ekingo diote Slow Art Day izenburua jarri dioten ekitaldiari, eta Arreseygor eta Langararen Qualia dokumentala proiektatuko dute ondoren.
“Arte geldoa” esan nahi du Slow Art kontzeptuak. XX. mendeko 90eko hamarkadaren hasieran zabaldu zuten artista ekologista frantziarrek, eta Fast Food (presako janaria) terminoaren aurka sortua zen slow food mugimenduaren arrastotik joan nahi izan zuten horrela. Funtsean, arte kontsumista eta espekulatiboko merkatuaren aurkako erreakziotzat har daiteke Slow Art mugimendua. Birziklapena eta artisautza bezalako balio estetiko ekologikoak ere aldarrikatzen ditu.
Bestalde, antolatzailek iragarri dutenez, doan da sarrera, baina aforoa mugatua denez, interesatuek, beren izena eta telefonoa zehaztuta, honako korreora idatzi beharko dute: urmara.alkiza@gmail.com.
Ondoren, bazkaria herrikoia izango da 20 eurotan; beganoentzako menua ere prestatuko dute.
