Aurtengo maiatzean, hamaika egunez, haurrak eta gurasoak euskaraz aritzeko elkarguneak sustatu nahi dituzte. Asteotan deialdiak egin dituzte tokian tokiko euskara elkarteen bitartez, udalerri bakoitzak egoki ikusten duen moduan egitaraua antolatu dezan.
Zer da?
Gure haurren ingurunea euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da. Familiei baliabideak, tresnak eta euskarazko espazio berriak eskainiko dizkiegu eta horretan hasi nahi duten familiei, berriz, abiapuntu eroso bat.
Norentzat da?
0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoentzat (edo guraso rola betetzen duten helduentzat), euskaraz jakin ala ez.
Tauparen ekimena, tokian tokiko eragileen partaidetzarekin
Euskaralditik gertu dagoen egitasmoa da, xedea bera baita. Sustatzaile nagusiak ere berberak dira: Taupa mugimendua eta euskal erakundeak. Euskaraldia iaz egin zen eta datorren urterako edizio berria buruan dute.
Euskararen aldeko ekimenak hutsunerik merezi ez duela iritzita, 2026rako Eusfera abian jarri dute. Gure haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria da Eusfera. Horretarako, sustatzaileek baliabide eta tresna ezberdin eta askotarikoak eskaini eta euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortuko dituzte. Andoainen, esan bezala, martxan da ekimena eta guraso-taldea giltzarri bilakatu da.
Euskaraz bizitzeko hizkuntza bera lehen lerrora ekartzea da xedea. Bistakoa baita gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa behar duela. Aurrerapausoak ematen jarraitu nahi dugu aisialdia, kultur kontsumoa, etxeko hizkuntza praktikak… euskaldunagoak izan daitezen. Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guztientzat.